2010/08/21

DUBLIN ZOO

Larunbata 21: Gaur Dublin-eko zoora joan gara. Animalia asko zeuden, txikiak, handiak, koloretakoak eta bost euskal herrikoak, je je ...

2010/08/20

PARTXIS TXAPELKETA 2010

Gaur gauean Dublinetik etorri ondoren partxisean egin dugu.

          7. jardunaldiaren laburpena: Partida oso berdindua egon da bukaeraraino eta denok hiru fitxa etxean genituela iritsi gara bukaerara beraz zorte kontua izan da eta gau honetan Manexen alde egin du.
 
Beraz:
  • Manex 3
  • Garazo 2
  • Izaro 2
  • Ama 0

DUBLIN

Ostirala 20: Dublin-era joan gera goizean goiz, hiriko autobus turistikoak hartu gaitu  bederatzi t'erditan kanpineko atean eta O'Connell etorbide zabalean utzi gaitu. Dublinek ez du monumentu gehiegirik ikusteko eta oinez ibiliz ikus daiteke gehiena. Ala ere, Dublineko ezaugarririk nabariena bertako giroa da. Lasai ibiltzeko tokia da, kaleak jendez beteta daude eta bertakoak jarrera alaia eta  lagunkoia dute. Trinity College, Molly Maloneri bisitatxoa egin, Grafton Street-eko dendak ikusi, St. Stephen's Green-eko parkean ibili, O'Neils pub-ean bazkaldu, autobus turistikoan buelta osoa eman, Temple Bar-eko kaleetan eta pub-etan musika entzun, Guinness bat edan...


2010/08/19

KANPINEKO PARKEAN JOLASTEN

Gaur kanpinean dagoen parkean ibili dira marinelak gora eta behera.


2010/08/18

CAMAC VALLEY KANPINA

Asteazkena 18: Ipar irlandako Coleraine utzi eta Dublinera etorri gara. Bidaia ez da oso luzea izan eta oso lasai ibili gera.

Dublinetik 15 km-tara dagoen Camac Valley Caravan & Camping Park-ean instalatu gara. Orain arteko kanpinik hoberena ezbairik gabe. Harrera oso beroa egiten dizute, informazio piloa emanez, zerbitzuak oso zabalak eta garbiak eta partzelak mundialak dira.


MARINEL LOTIAK

Lo egiteko gure marinelek bakoitzak bere txokoa du. Ez da erraza goizetan esna araztea, beti pixka bat gehiago eta oraindik ez dut bukatu esaten bai dute.

Izaro ametsetan
Trilitera
Manex aharrausika

Garazi lotan ere pozik

2010/08/17

BELFAST

Asteartea 17: Ulsterren pasa behar dugun azken egunean Belfastera joan gera egun pasa. Hiria ez da oso polita, baina jendez gainezka daude erdialdeko kaleak eta ikuspegi zabala izateko autobus turistikoa hartu dugu.



 Shankill-eko auzo legitimista eta Falls-eko auzo nazionalistatik ibili gara. Hemen Derryn bezala “murals” asko daude bai errepublikar nola unionistak, azken hauek bandera eta adierazgarri askoz gehiagorekin.


Dirudienez bakerako bidean beraien burua galtzaile eta zapaldu modura ikusten dutelako omen dira horren ikusgarri eta deigarriak unionisten muralak, zeinek daki. Gu ere agertzen gara zenbait iruditan...

2010/08/16

PARTXIS TXAPELKETA 2010

Gaur oso eguraldi txarra egin du eta karabana barruan afaldu dugu Mac Donald's-etik ekarritako "janaria". Ondoren partxiseko partida jokatu dugu.

6. jardunaldia: Oso borrokatua izan da partida eta azken aldiko zorte txarra jarraitzen du amaren dadoan. Etengabe jan ziren fitxak eta azkenean Izarok sartu zituen lau fitxak etxean.
      Beraz sailkapena oso berdindua gelditu da:
  • Izaro 2 
  • Garazi 2 
  • Manex 2 
  • Ama 0

BUSHMILLS DISTILLERY

Astelehena 16: Oso eguraldi txarra egiten duenez, Irlandan ohikoa, euria barra-barra, neskak kanpinean geratu gera eta mutikoak Bushmill-eko whiskey destileria ezagutzera joan dira.

2010/08/15

MAGILLIGAN STRAND

Derrytik irten eta, kostaldetik joanez, hondartzara joateko aprobetxatu dugu egiten duen eguraldi paregabea. Kotxeak hondartza bertara sartzen ziren eta oso luzea zen. Ura pentsatzen genuen baino beroagoa zegoen, bueno ez hain hotza. Ikaragarri gozatu dute hiru marinelak maskorrak hartu eta harez gorputza betetzen.





 





DERRY

Igande  15: Goizetik Derryra joan gara. Hiri polita da eta harresi batez inguratutako alde zaharra du. Harresiaren gainetik bira osoa egin daiteke eta Irlandako gatazkaren egoera atzemateko toki egokia.



Lehenik Bogside auzo katolikora joan ginen eta bertan famatuak diren paretetako "murals"-ak ikusi genituen bai eta bertan ospatzen ari ziren festa bat.



Bazkaldu ondoren harresira igo ginen eta Bogside guztia ikusteko aukera izan genuen. Aurrera goazela, auzo protestante/unionista/legitimista bat ikusten da non kaleko farola eta espaloiak zuri gorri eta urdin margotuak daude, hau da, Erresuma batuko "Union Jack"-aren koloreak. Larunbatean, ospatu zen martxa orangistaren aztarnak, "The Apprentice Boys of Derry parade" ere ikusi genituen, su handi baten aztarnak.



 Derrytik kanpo gindoazela katolikoen auzoan ikaragarrizko egur pilaketa ikusi genuen, ingeles eta bretainia handiko banderak zituela gauean erretzeko prest, orduan ulertu genuen lehenagoko protestante aldeko erre errautsak. Badirudi Irlandan gauzak hobeto doazela baina urte dezente beharko dituzte gauzak guztiz konpontzeko.

Garazi dago behean neurriaz jabetzeko.

PD: Hurrengo eguneko egunkarian irakurri genuen azken 20 urteetako martxa orangistarik baketsuena izan zela aurtengoa, bakarrik lau pertsona atxilotu behar izan zituztelako.