2010/08/07

CORK

Larunbatean goiz eta eguerdi kanpinean "a la bartola" atseden hartzen egon ondoren, arratsaldez Irlandako hirugarren hirira joan ginen paseatzera, Cork. Nahiz eta seiak aldera iritsi eta larunbata izan bertakoen ordutegi komertziala ez da gurea bezalakoa eta kaleak nahiko triste aurkitu genituen, denda gehienak itxita eta jende gutxi kalean. Hiriaren zentroa, Lee ibaiaren bi adarrek sortutako irla moduko batean dago eta zenbait kanal ere badirenez, bertakoek asko exajeratuz "Irlandako Venezia" izendatzen dute.

BLARNEY KANPINA

Etxeko zapatiletan ere ibil daiteke.
Blarney herria Cork hiritik 8 km-tara dago. Kanpin honetan, Blarney Caravan & Camping Park-ean,  sei egun egongo gara. Ez da zerbitzuz betetako kanpina, ez du tabernarik edo supermerkaturik, baina golf baten ondoan dagoenez bertako belarra alfonbra bat bezalakoa da eta oinutsik ibiltzeko primerakoa da.

2010/08/06

ITSASUNTZI BATEN ...

Izaro erlaxatzen.

Garazi martxosoa.

Hiru marinel txiki.
Titanic-en musika falta da.




















Atzo arratsaldean Oscar Wilde ferrira igo ginen eta Roscoff-etik Rosslare-ra joaten ari gera. Gaur goizean gosaldu ondoren 11:00tan iritsiko gara, Irlandako ordua. Itsasoa nahiko mugitua dago eta balantza dezente egiten ari gera. Manex, Izaro eta Garazi gozatzen ari dira.

2010/08/03

AZKENEKO PRESTAKETAK

Etxarriko kanpinean gaude, azken prestaketak egiten.
Urte guztia hementxe egoten da gure karabana lasai-lasai.
Bihar goizen goiz irtengo gara eta bidaia luzea izango dugu, 700 km inguru. Frantziako Guémené-Penfao izeneko herri txiki batetako kanpinerarte. Hurrengo egunean, beste 260 km ondoren, Finisterreko Rosscof herriraino ailegatuko gara eta han Irlandara eramango gaituen Irish ferries-eko Oscar Wilde itsasontzia hartuko dugu.