2010/08/14

BALLYCASTLE

Arratsaldean Ballycastle arrantzale herritxora joan ginen helatu batzuk dastatzera.


CARRICK A REDE

Arratsaldean, bi irla txikiren artean sokaz egindako zubia pasatzeko eta, aldi berean, kostalde zoragarria eta hegaztiak ikusteko toki ederrera joan gara. Ura garbi-garbia zegoen eta eguraldia primerakoa.

Izokina arrantzatzeko erabiltzen zuten, bertatik pasatzen omen zen eta atlantikotik ibaietarako bidea egiterakoan.

Nolako hozkirria!!!

GIANT CAUSEWAY


Larunbata 14:  Giant causeway 40.000 basalto zutabez osatutako kostaldeko zatia.


Finn MacCool erraldoi irlandarrak Eskoziara joateko eraiki zuen bidea, Benandonner erraldoi eskoziarrari bisita egiteko. Bertan pasa dugu goiz guztia eta bazkaldu ondoko pub batean egin dugu.

2010/08/13

PARTXIS TXAPELKETA 2010

5. jardunaldiaren laburpena: Ama gaur baja hartu zuen eta aitak ordezkatu zuen tableroan. Oso Partida luzea izan zen eta Izaro eta Garazi burukadak egiten bukatu zuten. Berdintasun handia egon zen eta borroka latza, ondorioz bukaera arte ez zen ikusten irabazle garbirik, hala ere, holakoetan zorte handiena duenak irabazten du eta honetan gure Garazi irabazle.

        Sailkapena:
  • Garazi 2 
  • Manex 2 
  • Izaro 1 
  • Ama/Aita 0

TULLANS FARM CARAVAN AND CAMPING PARK


Ostirala 13: Tullans Farm caravan and camping park kanpina Coleraine Ipar Irlanda. Kanpin txukuna, karabana eta bungalow handiez beteta eta zerbitzu juxtuekin. Berezia duena errezepzioan ez dagoela inor eta aurretik ordaindua dagoenez, iristen zarenean arbel batean dago adierazita zein partzelan jarri behar duzun karabana eta arazoren bat baduzu, telefono zenbaki bat duzu. Ez dago barrerarik sartu edo ateratzeko, baina gaueko hamarretan isiltasuna denek errespetatzen dugu.

2010/08/12

IPAR IRLANDARA BIDAIA ETA ONDORENGO PARTXISA

Osteguna 12: Gaur utzi dugu Blarney eta Colerainen dagoen Tullans Farm caravan and camping park-era egin dugu bidaia eta gauean partxisera jolastu dugu.

4. jardunaldiaren laburpena: Aurreko partidan bezala, bai Izaro eta amak oso zorte txarra izan zuten dadoekin, ia partida guztia ezin atera ibili ziren, aldiz, Garazi eta Manex erraztasun handiarekin mugitu zituzten beraien fitxak eta aurrekoan bezala eta nagusitasunez, Manex irabazle.
 
Beraz sailkapena
  • Manex 2 
  • Garazi 1 
  • Izaro 1 
  • Ama 0

2010/08/11

CORK-EN BERRIZ

Asteazkena 11: Cork-en berriz. Arratsaldean Cork-en egon gera berriz, bertan paseatzen, baina ezin izan dugu pub-era sartu zortzietatik aurrera debekatua bai dute haurrak sartzea.

Pub barruan erretzea ere debekatua dago eta jendea txintxo-txintxo ate aurrean egoten da erretzen eta horregatik ez daude hutsago tabernak.

2010/08/10

UDAKO IRAKURKETAK


Aurtengo udan liburu dezente ekarri ditugu irakurtzeko. Garazik, dagoeneko "Campanilla y el juego del escondite" irakurri du eta  Kika Supersorginaren "Hartzakumea hozkailuan" ari da irakurtzen orain. Izarok "Nur eta etxe sorgindua" irakurri du eta Tea Stiltonen "El barco fantasma" ari da orain. Manexek, El Diario de Greg-en "La ley de Rodric" bukatu du eta "Esto es el colmo"-rekin jarrraitzen ari da. Jon, bestalde, Jon Arretxeren "Xhamaran" eleberria ari da irakurtzen. Eta nik, aldiz, dagoeneko irakurri ditut Fermin Etxegoienen "Autokarabana" eta Henning Mankell-en "La piramide", eta orain Donna Leon-en "Cuestión de fe" nobela beltzarekin ari naiz.

Eta zuek?

GALWAY BY NIGHT

Galway-ra iritsi garenerako nahiko berandu egin zaigu, eta afaldu ondoren, gaueko giroa  ikusteko eman dugu bueltatxoa kaleetatik. Galway oso herri atsegina eta martxa handikoa da, denda, pub, jatetxe eta kale giro handiarekin. Connemara inguruak  eta Aran irlak bisitatzeko toki paregabea da, baina guretzat aurten oso urruti geratzen zaizkigu eta beste baterako utziko ditugu.

Oscar Wilde irlandarra eta Eduard Wilde letoniarraren artean.

THE CLIFFS OF MOHER





















Clare County-ko kostaldeko bidea jarraituz harri geruza horizontalez osaturiko itsas labar ikusgarria dago, The Cliffs of Moher, zenbait tokietan 216 m-ra iristen dena. Irlandako paiasaiarik ezagunenetariko bat da eta bertan ibilaldi ikusgarriak egin daitezke.

Lehenik, bisitari zentroan zegoen erakusketa interaktiboan egon ginen eta gero, O’Briens Tower-era joan ginen, bertatik argazki ederrak egiteko eta itsastxorien habiak prismatikoez aurkitzera. Azkenik labarraren gainetik doan bidea egin genuen zati batean, bertigoa dutenentzat ez da oso gomendagarria.


LAHINCH


Atzo astearteak 10, Galway bidean jarri ginen. Kostaldetik goazela, Clare County-ko Lainch herrian gelditu gara, Irlandako herririk "surferoena", hondartza ireki handia du eta surflariz beteta egoten da. Irlandako Zarautz baten antzera, bainua bakarrik zaintzaileak utzitako tokian, malekoi pasealekua hondartza erdi arte eta hondartza atzean golfa.

Irudi zeltikoak dituzten kamisetak erosi ditugu eta herriko taberna batean bazkaltzen geratu gera.

Eguraldi oso ona egiten zuen ondoren paseatzera joateko.

"Manex ez estutu hainbeste!"

2010 UDAKO PARTXIS TXAPELKETA

3. jardunaldiaren laburpena: Batzuetan sei aldetako dadoei alde bat desagertzen zaie eta bost puntu dituena baldin bada, oso nabaria izaten da. Bada gaur Izaroren dadoari bostekoa falta zitzaion eta ia partida guztia fitxarik atera gabe egon da. Amari ia beste hainbeste gertatu zaio eta partida Manex eta Garazi artean egon da. Hala ere esan behar da, zorte handiz eta oso lasai irabazi duela Manexek. Ondorioz, ama ezik beste guztiek dute puntu bana sailkapenean:
  • Manex 1
  • Garazi 1
  • Izaro 1
  •  Gurutze 0

2010/08/09

BLARNEY CASTLE

Astelehena 9an, Blarney-ko gaztelua ikustera joan ginen. Gaztelua parke zabal eta eder batean dago eta eskailera gora eta behera ibiltzea oso dibertigarria izan zen.
Gaztelu honetan goraino iristeak ba du saririk, "elokuentziaren harria" musukatzea. Harriari, buruz behera jarrita ematen zaio musua eta honela  erraztasunez eta edertasunez hasten zara hitz egiten. Istorioak dio Blarneyko jaunak ez zuela Isabel I-aren aginduak bete nahi eta erreginarekin aitzakiaz betetako hizketaldi luzeak izaten zituela. Behin aspertuta esan omen zuen: "Nahiko da hainbeste Blarney, Blarney" eta honela sortu zen ingelesean "bla-bla" esamoldea. Horra azpian Manex Blarney Stone musu ematen.


2010 UDAKO PARTXIS TXAPELKETA

2. jardunaldiaren laburpena: Astelehenak 9ko afal ostean jokatu zen partida, jokoa anai-arreba-ama artean izan arren gupidarik gabe jo zuen aurrera, batik bat Manex eta Amaren artean. Bata besteari etengabe jaten egon ziren, batzuetan jokaldi berdinean bi fitxa janez eta batean Manexen bi fitxak ia ia etxera sartzeko zeudela. Haserrealdi txikiren baten ondoren, Garazi eta Izaroren artean egon zen bukaera eta Garaziren zorte famatuari esker berak irabazi zuen azkenean.

Beraz honela doa sailkapena:
  • Garazi 1
  • Izaro 1
  • Manex 0
  • Gurutze 0

2010/08/08

BARLEY COVE BEACH


Mizen Heads lurmuturreko seinale estazioa beste baterako utzi genuen zubia bota eta berreraikitzen ari ziren eta. Bere ordez, bidean ikusi genuen hondartza batera joan ginen,  Barley Cove Beach, estuario batean dago, duna eta paduraz osaturiko naturgunean. Hiru marinel ausart hauek uretan sartu ziren eta handik gutxira euria egiten hasi zen.

SCHULL FESTETAN

    


Atzo igandeak 8, Irlandako hego kostaldea ezagutzera joan ginen. Mizen Heads lurmuturra zen gure helburua baina bidean gosetu eta Schull arrantzale herritxoan geratu ginen. Bertan festa antolatua zegoen, bere azoka, jolas leku, musika eta arraunketa txapelketarekin. Arraunean famili osoak egiten zuten, adin guztietako partaideak nahasirik eta etengabe sartu eta irten ibiltzen ziren uretara. Oso giro polita zegoen, jatorra eta alaia. Bertan bazkaldu eta erosketatxo txikiren bat egin genuen.

2010 UDAKO PARTXIS TXAPELKETA

Urtero bezala, eman diogu hasiera udako partxis txapelketari. Partaideak Manex, Izaro, Garazi eta hiruren ama izango dira.

1. jardunaldiaren laburpena:
Garazi bere zorte famatua dela medio berehala hartu zuen abantaila eta bi fitxa etxera sartu zituen, besteak elkarri jaten joan ziren bitartean. Hirugarrena ere sartu zuen eta ia ia bere burua irabazletzat ematen zuen baina esaerak dioen bezala, garrantzitsua ez da nola hasten garen, baizik eta nola bukatzen dugun, fitxa bakarrarekin ezin eta etengabe jaten zioten besteek. Honela eta isil- isilik Izarok lortu zuen lau fitxak etxean sartzea, lehen irabazlea bera dugularik.

  • Izaro 1
  • Garazi 0
  • Manex 0
  • Gurutze 0