2010/08/10

THE CLIFFS OF MOHER





















Clare County-ko kostaldeko bidea jarraituz harri geruza horizontalez osaturiko itsas labar ikusgarria dago, The Cliffs of Moher, zenbait tokietan 216 m-ra iristen dena. Irlandako paiasaiarik ezagunenetariko bat da eta bertan ibilaldi ikusgarriak egin daitezke.

Lehenik, bisitari zentroan zegoen erakusketa interaktiboan egon ginen eta gero, O’Briens Tower-era joan ginen, bertatik argazki ederrak egiteko eta itsastxorien habiak prismatikoez aurkitzera. Azkenik labarraren gainetik doan bidea egin genuen zati batean, bertigoa dutenentzat ez da oso gomendagarria.


2 comentarios:

  1. ze politak, anartzek galdetzen du ea buruz bota daiteken hortik, eta berak horra jun nahi dula

    ResponderEliminar
  2. Ni ere botako nintzake baina ze astakeria 200 m baino gehiago daude mutil !!!

    ResponderEliminar