Ostirala 20: Dublin-era joan gera goizean goiz, hiriko autobus turistikoak hartu gaitu bederatzi t'erditan kanpineko atean eta O'Connell etorbide zabalean utzi gaitu. Dublinek ez du monumentu gehiegirik ikusteko eta oinez ibiliz ikus daiteke gehiena. Ala ere, Dublineko ezaugarririk nabariena bertako giroa da. Lasai ibiltzeko tokia da, kaleak jendez beteta daude eta bertakoak jarrera alaia eta lagunkoia dute. Trinity College, Molly Maloneri bisitatxoa egin, Grafton Street-eko dendak ikusi, St. Stephen's Green-eko parkean ibili, O'Neils pub-ean bazkaldu, autobus turistikoan buelta osoa eman, Temple Bar-eko kaleetan eta pub-etan musika entzun, Guinness bat edan...
No hay comentarios:
Publicar un comentario