2010/08/15

DERRY

Igande  15: Goizetik Derryra joan gara. Hiri polita da eta harresi batez inguratutako alde zaharra du. Harresiaren gainetik bira osoa egin daiteke eta Irlandako gatazkaren egoera atzemateko toki egokia.



Lehenik Bogside auzo katolikora joan ginen eta bertan famatuak diren paretetako "murals"-ak ikusi genituen bai eta bertan ospatzen ari ziren festa bat.



Bazkaldu ondoren harresira igo ginen eta Bogside guztia ikusteko aukera izan genuen. Aurrera goazela, auzo protestante/unionista/legitimista bat ikusten da non kaleko farola eta espaloiak zuri gorri eta urdin margotuak daude, hau da, Erresuma batuko "Union Jack"-aren koloreak. Larunbatean, ospatu zen martxa orangistaren aztarnak, "The Apprentice Boys of Derry parade" ere ikusi genituen, su handi baten aztarnak.



 Derrytik kanpo gindoazela katolikoen auzoan ikaragarrizko egur pilaketa ikusi genuen, ingeles eta bretainia handiko banderak zituela gauean erretzeko prest, orduan ulertu genuen lehenagoko protestante aldeko erre errautsak. Badirudi Irlandan gauzak hobeto doazela baina urte dezente beharko dituzte gauzak guztiz konpontzeko.

Garazi dago behean neurriaz jabetzeko.

PD: Hurrengo eguneko egunkarian irakurri genuen azken 20 urteetako martxa orangistarik baketsuena izan zela aurtengoa, bakarrik lau pertsona atxilotu behar izan zituztelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario