2010/09/05

ERNIO EGUNSENTIA

Gaur goizean Jon egunsentirako iritsi da Ernio mendi gailurrera.





Argazki bat gehiagorekin buelta osoa emango genuke, lastima. (gezien bidez mugitu argazkia)

Horra egunsentia.


PANORAMIKAK

Giant Causeway







Giant Causeway


Giant Causeway
















Giant Causeway







2010/08/25

PONT AVEN FERRIAN

Asteazkena 25: Portsmouth utzi eta Brittany ferries-ekin Santanderreko bidea hartu dugu. Aurtengoz bukatu dira gure udako oporrak, urtebete dugu hurrengoak prestatzen hasteko.

2010/08/23

LEGOLAND

Astelehena 23: Londresetik gertu dagoen atrakzio parkera joan gara gaur, Windsor Legoland izenekoa. Dena lego piezez egindako panpinez betea dago. Oporrei bukaera emateko festatxoa.

2010/08/22

SOUTHSEA HOLIDAY AND LEISURE PARK

Igandea 22: Portsmouth-eko hiritik oso gertu dagoen kanpina da. Ikaragarrizko autokarabana/autobus handiz betetakoa eta mobil home-ez betea. Gauean animazioa dago tabernan, bingoa, tonbola, diskoteka... Hiru egun egongo gara bertan, eta Ferria hartuko dugu gero.

Arratsaldean izozkien furgoneta etortzen da.

DUBLIN-HOLYHEAD FERRIAN

Igandea 22: Gaur goizen goiz jeiki eta Irlandatik Erresuma Batura eramango digun ferria hartu dugu.

Gero Portsmouth-era egingo dugu bidaia.

2010/08/21

DUBLIN ZOO

Larunbata 21: Gaur Dublin-eko zoora joan gara. Animalia asko zeuden, txikiak, handiak, koloretakoak eta bost euskal herrikoak, je je ...

2010/08/20

PARTXIS TXAPELKETA 2010

Gaur gauean Dublinetik etorri ondoren partxisean egin dugu.

          7. jardunaldiaren laburpena: Partida oso berdindua egon da bukaeraraino eta denok hiru fitxa etxean genituela iritsi gara bukaerara beraz zorte kontua izan da eta gau honetan Manexen alde egin du.
 
Beraz:
  • Manex 3
  • Garazo 2
  • Izaro 2
  • Ama 0

DUBLIN

Ostirala 20: Dublin-era joan gera goizean goiz, hiriko autobus turistikoak hartu gaitu  bederatzi t'erditan kanpineko atean eta O'Connell etorbide zabalean utzi gaitu. Dublinek ez du monumentu gehiegirik ikusteko eta oinez ibiliz ikus daiteke gehiena. Ala ere, Dublineko ezaugarririk nabariena bertako giroa da. Lasai ibiltzeko tokia da, kaleak jendez beteta daude eta bertakoak jarrera alaia eta  lagunkoia dute. Trinity College, Molly Maloneri bisitatxoa egin, Grafton Street-eko dendak ikusi, St. Stephen's Green-eko parkean ibili, O'Neils pub-ean bazkaldu, autobus turistikoan buelta osoa eman, Temple Bar-eko kaleetan eta pub-etan musika entzun, Guinness bat edan...


2010/08/19

KANPINEKO PARKEAN JOLASTEN

Gaur kanpinean dagoen parkean ibili dira marinelak gora eta behera.


2010/08/18

CAMAC VALLEY KANPINA

Asteazkena 18: Ipar irlandako Coleraine utzi eta Dublinera etorri gara. Bidaia ez da oso luzea izan eta oso lasai ibili gera.

Dublinetik 15 km-tara dagoen Camac Valley Caravan & Camping Park-ean instalatu gara. Orain arteko kanpinik hoberena ezbairik gabe. Harrera oso beroa egiten dizute, informazio piloa emanez, zerbitzuak oso zabalak eta garbiak eta partzelak mundialak dira.


MARINEL LOTIAK

Lo egiteko gure marinelek bakoitzak bere txokoa du. Ez da erraza goizetan esna araztea, beti pixka bat gehiago eta oraindik ez dut bukatu esaten bai dute.

Izaro ametsetan
Trilitera
Manex aharrausika

Garazi lotan ere pozik

2010/08/17

BELFAST

Asteartea 17: Ulsterren pasa behar dugun azken egunean Belfastera joan gera egun pasa. Hiria ez da oso polita, baina jendez gainezka daude erdialdeko kaleak eta ikuspegi zabala izateko autobus turistikoa hartu dugu.



 Shankill-eko auzo legitimista eta Falls-eko auzo nazionalistatik ibili gara. Hemen Derryn bezala “murals” asko daude bai errepublikar nola unionistak, azken hauek bandera eta adierazgarri askoz gehiagorekin.


Dirudienez bakerako bidean beraien burua galtzaile eta zapaldu modura ikusten dutelako omen dira horren ikusgarri eta deigarriak unionisten muralak, zeinek daki. Gu ere agertzen gara zenbait iruditan...